Instalazio artea arte garaikidearen genero bat da, 1960ko hamarkadan sortua. Obraren elementuak baino garrantzitsuagoa da lanaren ideia orokorra.[1] Berez, esperimentatzeko bide bat da eta edozein espazioetan egokitu daiteke. Eredu esperimental artistikoaren mota edo atal bat da, denbora jakin baterako erakusten dena eta edozein espaziotan aurkez daitekena. Normalean, iraupen zehatza dute eta, nolabait, arte galkor barruan kokatu daiteke. Sarritan, sortzaileen eta ikusleen arteko eragin-trukea bilatzen du.